nafar produktuak
Zainzuri txuria, hau hazten ari den bitartean, argiarengandik ezkutatuz lortzen da, teknika hau erabili ezean, klorofilaz bete eta zainzuri berdean bilakatuko litzakete.
Zainzuri txuria oso onuragarria da osasunarentzako. Azukre kopuru txikia izateaz gain, aberatsa da bitaminetan, zinkan, azido folikoan eta fibran. Produktu diuretikoa da, mesedegarria garunarentzako edo tentsioarentzako, insomnioari aurre egiteko, haurdunaldian lagungarria, ugalkortasuna eta potentzia sexuala handitzen dueta azkenik hesteetako lana errazten du.
Larrinaga kontserbetan, gure zainzuriak zaintzen ditugu, Nafarroako IGP arautzaile batzarraren ziurtagiria eskuratuz: Nafarroako Zainzuria.
Ziurtagiri honek ziurtatzen digu gure produktuak kolore txuria, testura leuna, haritsutasunik gabekoa (edo gutxikoa) eta oreka ezinhobea izango duela mikaztasun zapore leunan.
Ezaugarri guzti hauek, produkzio eremuan ematen diren gau hotz, ur kalitate ona eta erabiltzen diren landatze sistemei esker lortzen dira. Guzti horrek erakusten du gure geografia aproposa dela produktu hau lortzeko.
12 lata/kutxa
24 lata/kutxa
"Landaketatik mahaira"
Gure herriak eskaintzen digun lasaitasunak, hala nola landatar inguruak, gure lanarentzako toki egokia sortzen du. Hiriko estresetik ihes egiteko aproposena dira olibadiak.
Tokiko produkzioa da, familiarteko empresa bat. Horri esker, produktu paregabe bat sortzen dugu detaile txikietan arreta handia jarri dezakegulako.
Larrinaga kontserbetan, produkzioaren hiru eremuak lantzen ditugu, tokian-toki beti. Emaitzaren kalitatea ziurtatzeko.